2014(e)ko martxoaren 8(a), larunbata


KRONIKAK:

ALEBINAK:

IKAZTEGIETA 7 IGELDO 2

IKAZTEGIETA: Arin, Uria, Mozo, Parra eta Leunda-hasierako bostekoa-, Irastortza, Benavente eta Arruabarrena.

IGELDO: Camarero, Etxeberria, S.Lopez, E.Aizpurua eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, U.Aizpurua, Oiartzabal eta A.Lopez.

GOLAK: Ikaztegieta: Leunda (4), Parra (2) eta Irastortza. Igeldo: Etxeberria eta U.Aizpurua.

Ikaztegietak liga irabazita zeukan atzoko jardunaldia hasi aurretik, baina garaipen batekin amaitu du Liga. Igeldok ere talde oso gaztea dauka, eta nabaritu da, nahiz eta itxura ona eman duen. Partida hasi bezain azkar aurreratu da Ikaztegieta, eta atsedenera joan aurretik este bi gol egin ditu. Bigarren zatiaren hasieran beste hiru gol egin ditu etxeko taldeak, eta horrek lasaiatu egin ditu. Igeldok markagailua murriztu eta 6-2koa jarri du markagailuan, baina amaitu aurretik Ikaztegietak zazpigarrena egin du.


IKAZTEGIETA-BALIARRAIN 4 TXALBURUK 4

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Olaberria, Artola, Larrañaga, Zunzunegi eta Iztueta-hasierako bostekoa-, Leunda, I.Olano, Irastortza, Castaño eta U.Olano.

TXALBURUK: Yugueros, Mañoso, Murua, Altuna eta Artola-hasierako bostekoa-, Gorostidi, Altuna, Areizaga, Lopetedi eta Kaminos.

IKAZTEGIETA-BALIARRAIN: Iztueta (3) eta Zunzunegi. Txalburuk: Mañoso (3) eta Lopetedi.

Partida polita ikusi da Ikaztegietan, eta emozioz beterikoa, gainera. Etxekoak bi aldiz aurreratu dira lehen zatian, baina bietan kanpokoek berdindu egin dute. Bigarren zatian, gauzak alderantziz izan dira. Abaltzisketakoak bi aldiz aurreratu dira, baina etxekoek berdindu egin dute. Gero, bakoitzak izan ditu aukerak, baina ez da markagailua gehiago mugitu, eta emaitzarik justuenarekin amaitu da. Ikaztegieta-Baliarrainek, txapelketako talderik gazteenak, azkena amaitu du. Abaltzisketakoak, laugarren.

LIZARTZA-OREXA 5 BIDANIA-GOIATZ 9

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturriotz, Zeberio, Zubeldia eta Arrillaga-hasierako bostekoa-, Sorozabal. Goikoetxeandia, Lasa, Beitia, Juan, Goikoetxea eta Errasti.

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Agirretxe eta Iraeta-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

GOLAK: Lizartza-Orexa: Zeberio (3) eta Iturriotz. Bidania-Goiatz: Agirretxe (6), J.Otaño (2) eta Iraeta.

Bidania-Goiatzek garaipen batekin agurtu du liga, eta bigarren amaituko du, nahiz eta hasi aurretik postu hori seguru zeukan. Lizartza-Orexak, aldiz, hirugarren amaituko du. Partidan zehar kanpokoak nagusi izan dira.Berriro ere Jokin Agirretxe nabarmendu da, sei gol sartuta eta kanpotarren taldea gidatuz.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina