2014(e)ko martxoaren 22(a), larunbata

KRONIKAK:

FUTWALLA:

IKAZTEGIETA 2 ILAUNPE 1

IKAZTEGIETA: Irastortza eta Uria.

ILAUNPE: Leunda eta Sarriegi.

PARTZIALAK: 10-20, 20-19 eta 15-11.

Futwalleko partida bikaina ikusi da Ikaztegietan, bertako taldearen eta Beizamaren eta Bidaniaren artean osatutako Ilaunperen artean jokatutakoa. Ordu eta erdiko iraupena izan du norgehiagokak eta bietako edozienek irabazteko modukoa izan da. Gauza bitxia ere gertatu da, izan ere galdu duen taldeak, Ilaunpek, irabazi duenak baino tanto gehiago egin ditu, eta ligaren amaieran berdinketa emango balitz, galdu arren Ilaunperi tanteo hobea geratu zaio.


ARETO FUTBOLA:

INFANTIL-KADETE:

BIDANIA-GOIATZ 7 LIZARTZA-OREXA 9

BIDANIA-GOIATZ: Zugasti, Zinkunegi, I.Agirretxe, Lakuntza eta Otaño-hasierako bostekoa-, J.Agirretxe.

LIZARTZA-OREXA: Zabala, Zalakain, Zeberio, Malkorra eta Iturrioz-hasierako bostekoa-, Arozena, Goikoetxeandia, Colmenares eta Sorozabal.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Otaño (3), J.Agirretxe (2) eta I.Agirretxe (2). Lizartza-Orexa: Zalakain (4), Zeberio (2), Malkorra (2) eta Iturrioz.

Lizartza-Orexak abantaila hartu du finalerdi honetan. Lehen zati bikaina izan da. Kanpotarrak beti aurretik jarri dira, baina etxekoek beti berdindu egin dute. Bigarren zatian Lizartzakoek azkar hartu dute bi goleko abantaila, eta horri eutsi egin diote.



ALEBINAK:

KOPA A:

BIDANIA-GOIATZ 5 LIZARTZA-OREXA 8

BIDANIA-GOIATZ: Lopez, I.Otaño, J.Otaño, Iraeta eta Agirretxe-hasierako bostekoa-, Altuna eta Aldalur.

LIZARTZA-OREXA: Hurtado, Iturrioz, Zubeldia, Errasti eta Zeberio-hasierako bostekoa-, Lasa eta Sorozabal.

GOLAK: Bidania-Goiatz: Agirretxe (5). Lizartza-Orexa: Zeberio (4), Errasti (3) eta Sorozabal.

Multzo hau bikoa denez, betiko finalerdia izango da, eta Lizartza-Orexak finalean izateko lehen pausoa eman du, eta are gehiago itzulerakoa etxean jokatuko dutela kontuan hartuta. Kanpokoek hasieratik nagusitu dira jokoan, eta merezitako garaipena lortu dute.


LEABURU 4 TXALBURUK 3

LEABURU: E.Arrospide, Ugartemendia, Zubia, A.Arrospide eta I.Garcia-hasierako bostekoa-, O.Arrospide, Arrizabalaga, Adurriaga, M.Garcia eta Ben Saber.

TXALBURUK: Yugueros, Murua, Mañoso, Altuna eta Lopetedi-hasierako bostekoa-, Gorostidi, Areizaga, Artola, Kaminos eta Agirre.

GOLAK: Leaburu: Ugartemendia (2), O.Arrospide eta A.Arrospide. Txalburuk: Lopetedi (2) eta Mañoso.

Multzo hau hirukoa da, eta itzuli bateko ligaska jokatu beharko dute. Leaburu izan da lehen pausoa aurrera eman duena. Partida polita izan da eta emozioz beterikoa, baina azkenean garaipena etxean geratu da.


KOPA B:

IGELDO 7 LIZARTZA-OREXA B 5

IGELDO: Camarero, Etxeberria, E. Aizpurua, Oiarzabal eta Gonzalez-hasierako bostekoa-, U.Aizpurua, S.Lopez, A.Lopez.

LIZARTZA-OREXA B: Arrillaga, Goikoetxeandia, Balerdi, Goikoetxea eta Agirre-hasierako bostekoa-, Juan eta Azpiroz.

GOLAK: Igeldo: A.Etxeberria (2), Gonzalez (2), U.Aizpurua (2) eta S.Lopez. Lizartza-Orexa B: Balerdi (4) eta Goikoetxeandia.

Igeldok B Kopako finalean izateko lehen urratsa eman du Lizartza-Orexaren aurka irabazi ostean. Partida polita eskeini dute, baina garaipena etxean geratu da.

BENJAMINAK:

A KOPA:

IGELDO 3 TXALBURUK 5

IGELDO: Gomez, Agirre, Aizpurua, Senperena, Amezua, Rouget, Dorronsoro eta Ezkurdia.

TXALBURUK: Seoane, X.Gorostidi, Kaminos, Mañoso, E.Gorostidi, Mujika, B.Gorostidi eta Murua.

GOLAK: Igeldo: Senperena, Amezua eta Rouget.Txalburuk: Mujika (2), Mañoso, E.Gorostidi eta B.Gorostidi.

Txalburuk taldeak pauso garrantzitsua eman du finalean izateko, baina gutxienez beste puntu bat ere beharko du. Partida oso polita izan da, eta Ligako txapeldunak ez du barkatu.

B KOPA:

IGELDO B 2 LIZARTZA-OREXA B 5

IGELDO B: Dorronsoro, Agirre, Aizpurua, Berasategi, Paul, Senperena, Etxeberria eta Rouget.

LIZARTZA-OREXA B: Beitia, Arrillaga, Lasa, Malkorra, Errasti eta Arrue.

GOLAK: Igeldo: Paul eta Aizpurua. Lizartza-Orexa: Arrillaga (3) eta Malkorra (2).

Lizartza-Orexak finala jokatzeko pauso handia eman du Igeldon euripean jokatutako partidan. Kanpokooek merezitako garaipena lortu dute.


LEABURU 2 BALIARRAIN-IKAZTEGIETA 1

LEABURU: Garcia, I.Arrospide, N.Arrospide, I.Arrospide, I.Ibañez, L.Ibañez, Iraeta, Orbegozo, Ugartemendia, Uribe eta Zubia.

BALIARRAIN-IKAZTEGIETA: A.Irastortza, Artola, Darius, Uria, I.Olano, Iztueta, Olaberria, E.Olano, Tobar, Zunzunegi eta S.Irastortza.

GOLAK: Leaburu: Iraeta eta Zubia. Baliarrain-Ikaztegieta: I.Olano.

Partida estua izan da Leaburun jokatu dena, eta datorren larunbateko itzulerako partidan erabakiko da bietako zeinek jokatuko duen finala. Etxekoak oso azkar aurreratu dira, baina gero kanpotarrek berdindu egin dute, eta izan dituzte aurretik jartzeko aukerak ere, baina azken minutuetan etxekoek bigarrena egin dute. Hala ere, azkeneko jokaldian kanpokoek berdinketa gertu izan dute.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina